XX MEMORIAL PAZ DE ZIGANDA

J.L. GOROSTIDI OROIGARRIA

ESKOLA TXAPELKETA

Lehiaketa-arauak

1. Txapelketa hau, azkarra modukoa izanik, bederatzi txandetan Suitzar sistemaren arabera jokatuko da Martxoak 20 eta 21 bitartean, jokalari bakoitzak 25na minutu izanez partida osorako.

2. Lehiaketaren egoitza Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia, Nafarroa) izanen da.

3. Egutegia honako hau izanen da:
1. tx.: 20an, 11-11’50.
2. tx.: 20an, 12’15-13’05.
3. tx.: 20an, 13’30-14’20.
4. tx.: 20an, 17-17’50.
5. tx.: 20an, 18’15-19’05.
6. tx.: 20an, 19’30-20’20.
7. tx.: 21an, 10-10’50.
8. tx.: 21an, 11’15-12’05.
9. tx.: 21an, 12’30-13’20.

4. Jokalari baten ez agertze bikoitza edo justifikatu gabeko ez etortzea lehiaketatiko kanporaketa eraginen dute. Antolatzaileek kanporatu ahal izanen dute lehen txandara aurkezten ez den jokalaria.

5. Lehen txandako parekatzeak egiteko, jokalariak alfabetikoki ordenatuko dira.

6. Analisiak debekatuta daude joko-gelan.

7. Partida bitartean joko-gela uztekotan, arbitroren bati esateko eskatzen da.

8. Parekatzeak, bide informatikoez eginik, joko-egoitzan argitaratuko dira.

9. Azken sailkapenean gertatutako berdinketa honako irizpide hauekin, eta orden honetan, ebatziko dira:
a. Bucholz aurkari txarrena alde batera utziz.
b. Berdinduen arteko emaitza partikularra..
c. Bucholz osoa.

10. Txapelketa honek Arautegi hau, Xakearen Legeak eta FIDE-ren indarreko arauak betetzen ditu. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek aipatutako arau guzti hauek bete beharko dituzte.

Antolatzailea: Alvaro Ablanedo.
Epaile nagusia: IA Jesús Mena.

 

Webmaster - JemChess - Euskeraz - Castellano - English

 

Paz de Ziganda