XX MEMORIAL PAZ DE ZIGANDA

J.L. GOROSTIDI OROIGARRIA

 

Lehiaketa-arauak

1. Txapelketa hau, azkarra modukoa izanik, bederatzi txandetan Suitzar sistemaren arabera jokatuko da Martxoak 20 eta 21 bitartean, jokalari bakoitzak 20na minutu izanez partida osorako, 10 sekundu gehiagorekin egindako jokaldi bakoitzagatik.

2. Lehiaketaren egoitza Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia, Nafarroa) izanen da.

3. Egutegia honako hau izanen da:
1. tx.: 20an, 11-11’50.
2. tx.: 20an, 12’15-13’05.
3. tx.: 20an, 13’30-14’20.
4. tx.: 20an, 17-17’50.
5. tx.: 20an, 18’15-19’05.
6. tx.: 20an, 19’30-20’20.
7. tx.: 21an, 10-10’50.
8. tx.: 21an, 11’15-12’05.
9. tx.: 21an, 12’30-13’20.

4. Jokalari baten ez agertze bikoitza edo justifikatu gabeko ez etortzea lehiaketatiko kanporaketa eraginen dute. Antolatzaileek kanporatu ahal izanen dute lehen txandara aurkezten ez den jokalaria.

5. Lehen txandako parekatzeak egiteko, jokalariak beren nazioarteko eta, honen ezean, nazio edo erregio balorapenaren arabera ordenatuko dira lehendabizi eta gero alfabetikoki.

6. Lehen txandan, parte-hartzaileek lau jokalari hautatuko dute, Apelazio Batzordean parte hartzeko. Lau horietatik, bi ordezkoak izanen dira, titularrak nahasita dauden gatazkentzat.

7. Edozein erabaki arbitralari egindako erreklamazioa Apelazio Batzordeari idatzirik zuzendu beharko zaio, askoz jota erreklamatzen den gertaerako txanda bukatu eta 15 minutu geroago. Batzorde honen erabakiak sendoak izanen dira.

8. Apelazio Batzordea honako partaide hauek osatuko dute:
* Bi jokalari titular eta bi ordezko.
* Txapelketa-zuzendaria (ordezkoa: antolatzaile ordezkaria).
Batzorde honen lehendakaria Txapelketa-zuzendaria izanen da.

9. Analisiak debekatuta daude joko-gelan.

10. Partida bitartean joko-gela uztekotan, arbitroren bati esateko eskatzen da.

11. Parekatzeak, bide informatikoez eginik, joko-egoitzan argitaratuko dira.

12. Parekatzeei egindako erreklamazioa soilik erreklamatutako parekatzeak honako kasu hauek eragiten badu kontuan hartuko da:
a. bigarren aldiz aurkari berberarekin jokatu,
b. kolore berberarekin jarraitutako hirugarren aldiz jokatu (azken txandan ezik) edo
c. kolore batekin bestearekin baino hiru aldiz gehiago jokatu (azken txandan ezik).
Eta beti askoz jota parekatzeak argitaratu eta 5 minutu pasa ondoren aurkeztuz gero.

13. Inskripzioak lehen txandaren bukaerarako ordainduta egon beharko du. Hau betetzen ez duten partaideak kanporatuta izan ahalko dira.

14. Azken sailkapenean gertatutako berdinketa honako irizpide hauekin, eta orden honetan, ebatziko dira:
a. Bucholz aurkari txarrena alde batera utziz.
b. Berdinduen arteko emaitza partikularra..
c. Bucholz osoa.
d. Aurkarien batez besteko balorapenena (balorapenik gabekoak = 1800)..
e. Garaipen kopurua.

15. Sariak azken sailkapenean lortutako postuaren arabera osorik emanen dira.

16. Txapelketa honek Arautegi hau, Xakearen Legeak eta FIDE-ren indarreko arauak betetzen ditu. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek aipatutako arau guzti hauek bete beharko dituzte.

Antolatzailea: Alvaro Ablanedo.
Epaile nagusia: IA Jesús Mena.

 

Webmaster - JemChess - Euskeraz - Castellano - English

 

Paz de Ziganda